Webgune honetan Bizkaiko lan-egoeraren berri ematen dizugu. Arakatu dezakezu Eskualde eta udalerri desberdinak denboran, ikusi langabetuen tipologia eta non sortzen den enplegua. Gehiago jakiteko egin klik hemen.
image/svg+xml

Langabeak
Generoa
Emakumeak
Gizonak
Adina

Langabeziaren
iraupena
Prestakuntza
Prestazioak


Kontratatuak
Kontratuak
pertsonako
Sinatutako
kontratuak *
Generoa
Emakumeak
Gizonak
Adina

Kontratu mota
Nabarmendutako lanbideak
Nabarmendutako jarduerak
* Landunek nahiz langabeek sinatutako
kontratuak


Webgune hau probaldian dago oraindik; iruzkinik edo iradokizunik egin nahi baduzu, idatzi helbide honetara: info@iseak.eu


Hasiera:
Amaiera:
Grafikoak ezkutatu eta agerraraz daitezke, legendan sakatuz. Informazio gehiagorako,
sakatu hemen.

Hasiera:
Amaiera:
Grafikoak ezkutatu eta agerraraz daitezke, legendan sakatuz. Informazio gehiagorako,
sakatu hemen.
2022 urtea
Maiz egiten diren galderak.
Zertarako balio du Lanaren Demografiaren Mapak?

Lanaren Demografiaren Mapak (LDM) hileroko informazio xehatua eta eguneratua eskaintzen du langabeen banaketari buruz, haien generoaren, adinaren, prestakuntzaren, langabeziaren iraupenaren eta jasotako prestazioen arabera, Bizkaiko 2.000 biztanletik gorako udalerrietarako eta eskualde bakoitzerako, baita lurralde osorako ere.Gainera, kontratatutako pertsonei eta sinatutako kontratuei buruzko informazioa ere eskaintzen du, sinatzaileen generoaren, adinaren, kontratu motaren, lanbidearen eta jarduera sektorearen arabera, Bizkaiko 2.000 biztanletik gorako udalerrietarako, eskualdeetarako eta lurralde osorako.Horrez gain, arestian aipatutako informazio guztiak denboran izandako bilakaera ere eskaintzen du.

Norentzat izan daiteke baliagarria?

Erabaki politikoak hartzea xede duten eremu geografiko desberdinetako erakunde publikoetarako.Lurralde bateko langabeak zeintzuk eta nolakoak diren jakiteko informazio eguneratua izateak eta enplegu eskaeraren norabidea (kontratuen bitartez) jakiteak lagundu egiten du erabakiak hobeto hartzen, lan arloko arazoak eta lurralde bakoitzeko enplegu dinamikak zehazten baititu.

Era berean, Lanaren Demografiaren Mapak informazioa ematen die langabeei azken kontratazioak egin dituzten sektoreei eta lanbideei buruz, baita horiek denboran izandako bilakaerari buruz ere, bai udalerrian, bai beste alboko udalerri batzuetan ere.Informazio horrek aukera eskaintzen die langabeei enpleguak eraginkortasun handiagoz bilatzeko, bilaketa enplegu gehien sortzen ari den sektoreetara eta lanbideetara zehaztuz, ahal den heinean.

Azkenik, tresna hau garatzearen helburua da gizarte osoari era atsegin eta irisgarrian lanaren arloko informazioa eskaintzeko balio izatea.Horrenbestez, ulertzen dugu tresna erabilgarria dela, baita ere, lan merkatuan adituak diren kazetarientzat, ikertzaileentzat, ikasleentzat eta herritarrentzat, oro har.

Zein da datuen iturria eta zenbatero eguneratzen da?

Lanaren Demografiaren Mapan (esteka) aurkeztutako datuen informazio iturria OpenData Euskadi (esteka) plataforma da.Hau da, Bizkaiko Lanaren Demografiaren Mapan agertzen diren emaitzak administrazio baliabideak erabiltzen ditu, inkestetatik datorren informazioa erabili ordez. Informazio hori inkestetatik lortzen dena baino askoz ere fidagarriagoa eta zehatzagoa da.

Lanaren Demografiaren Mapa hilero eguneratuko da, baina eguneratzearen egun zehatza datuen jatorria (OpenData Euskadi) eguneratzearen araberakoa izango da.

br>

Nola interpretatzen dira datuak?

"Mapa" fitxan aurkeztutako datuak eskuragarri dagoen azken hilabeteari buruzkoak dira, hots, "Langabeziaren bilakaera" eta "Kontratuen bilakaera" fitxetan aurkeztutako grafikoetan jasotako azken datuari buruzkoak.

Mapa

Fitxa honetan Bizkaiko mapa bat aurkezten da, eta udalerriak, eskualdeak edo probintzia osoa hauta daiteke.Maila geografiko bakoitzerako aurkeztutako informazioa berbera da.

Aukeratutako arlo geografikorako, lehenengo, Lanbiden erregistratutako langabeak zenbat eta nolakoak diren jakinarazten da, eta, bigarren, aukeratutako arlo geografikoan hilabete horretan sinatutako kontratuak zenbat eta nolakoak diren.

Informazioa emakumeak eta gizonak bereizita agertzen da beti.

Langabeak

Goian ezkerretara dagoen lehen adierazleak eskuragarri dagoen azken hilabetean Lanbiden erregistratutako langabeen kopuru guztiari egiten dio erreferentzia.Horren azpian, langabeen guztizko hori osatzen duten emakumeen eta gizonen kopurua adierazten da.Gainerako ezaugarrietarako berdin-berdin adierazten da zein den emakume eta gizon langabeen kopurua, adin taldearen, prestakuntza mailaren eta langabezian daramaten denboraren arabera.Adina hiru taldetan banatzen da:30 urtetik beherakoak, 30-45 urte artekoak eta 45 urtetik gorakoak. Prestakuntza maila ere hiru taldetan banatzen da:oinarrizko prestakuntza (DBH edo gutxiago), erdi mailako prestakuntza (batxilergoa edo erdi mailako LH) eta goi mailako prestakuntza (goi mailako LH edo unibertsitate ikasketak).Prestazioak hiru motatan sailkatzen dira:kontribuziozkoa, kontribuziozkoak ez diren prestazioak (asistentzialak, besteak beste DSBE) eta prestaziorik ez kobratzea.Azkenik, langabeziaren iraupenak iraupen laburreko edo luzeko langabeen kopurua adierazten du, hau da, langabezian urtebete baino gutxiago edo gehiago daramatenena.

Sinatutako kontratuak

Hasteko, aukeratutako arlo geografikoan sinatutako kontratuen kopurua aurkezten da.Berehala, kontratu horiek sinatutako pertsonen kopurua aipatzen da.Kontratatutako pertsonen kopurua sinatutako kontratuena baino txikiagoa da, hainbat pertsonak kontratu bat baino gehiago sinatzen dituztelako hilabete bakoitzean.Pertsona bakoitzeko sinatutako kontratuen batez bestekoa agertzen da ondoren. Pertsona bakoitzeko kontratuen kopuru handiak lan errotazioa handia dela esan nahi du, eta sinatutako kontratuak iraupen ertainekoak eta laburrekoak direla.

Azpimarratu behar da kontratu sinatzaileek ez dutela zertan langabeak izan; aurrez enplegua izan zezaketen, eta, beraz, kontratatuek ez dute, halabeharrez, zuzenean eragiten langabezia tasa murriztean.Tamalez, ez dago informaziorik eskuragarri kontratatuen zer ehuneko datorren langabeziatik edo beste enplegu batetik identifikatzeko.

Ondoren, sinatutako kontratuen atalean aurkezten diren aldagaiak kontratuak sinatu diren lanbide eta jarduera sektoreei, kontratu motei eta kontratuak sinatu dituztenen ezaugarriei buruzkoak dira.Garrantzitsua da kontuan izatea informazio hori kontratuei buruzkoa dela (eta ez kontratatuei buruzkoa), eta, beraz, pertsona batek hilabetean bi kontratu sinatzen baditu, adibidez, bi aldiz agertuko da, eta, ondorioz, bere ezaugarriek pisu handiagoa dute azkenean erakutsitako banaketan.Zoritxarrez, ez dago kontratatuen ezaugarrien informaziorik eskuragarri, kontratuena izan beharrean, ezaugarri guztietarako.

Lanbideak Lanbideen Sailkapen Nazionalari (LSN) egiten diote erreferentzia (esteka glosariora), 1 digituari dagokionez, eta bederatzi kategoria multzokatzen dira.Jarduera sektoreak hamabi kategoriatan multzokatzen dira, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala (JESN) gehitzetik lortuak (esteka glosariora).Emakumeek eta gizonek lanbide edo jarduera bakoitzean sinatutako kontratuen kopurua agertzen da, baita kategoria bakoitzaren pisu erlatiboa ere.

Lanaren Demografiaren Mapan (LDM) digitu batean lanbide bakoitza aipatzeko erabilitako izenak hauek dira:

LSN kategoriaLDM kategoria
Zuzendariak eta kudeatzaileakZuzendaritza
Zientzia eta adimen arloko profesionalakZientifikoa eta intelektuala
Erdi mailako teknikariak eta profesionalakTeknikariak eta profesionalak
Administrazioan laguntzeko langileakAdministrazio laguntza
Zerbitzuetako langileak eta merkataritza enpresetako eta merkatuetako saltzaileakZerbitzuak eta salmentak
Nekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantza sektoreetako langile kualifikatuakNekazaritza eta basokoa
Arte mekaniko eta beste lanbide batzuetako ofizialak, langileak eta artisauakOfizialak eta langileak
Instalazio eta makinetako langileak eta mihiztatzaileakInstalazioa eta mihiztaketa
Oinarrizko lanbideakOinarrizkoak
Lanbide militarrak

Lanaren Demografiaren Mapan jarduera sektoreak aipatzeko erabilitako izenak eta multzokatzeak hauek dira:

TaldeaJESN kategoriaLDM kategoria
ANekazaritza, abeltzaintza, basogintza eta arrantzaLehen sektorea
BErauzte industriakErauztekoak, elektrizitatea, ura
CManufaktura industriaManufakturak
DEnergia elektrikoa, gasa, lurrina eta aire girotuaren horniduraErauztekoak, elektrizitatea, ura
EUr hornidura, saneamendu jarduerak, hondakinen kudeaketa eta deskontaminazioaErauztekoak, elektrizitatea, ura
FEraikuntzaEraikuntza
GHandizkako eta txikizkako merkataritza, motordun ibilgailuak eta motozikletak konpontzeaMerkataritza
HGarraioa eta biltegiratzeaGarraioa eta biltegiratzea
IOstalaritzaOstalaritza
JInformazioa eta komunikazioakFinantzak, higiezinen agentziak, IKTak
KFinantza eta aseguru jarduerakFinantzak, higiezinen agentziak, IKTak
LHigiezinen jarduerakFinantzak, higiezinen agentziak, IKTak
MJarduera profesionalak, zientifikoak eta teknikoakProfesionalak eta zientifikoak
NJarduera administratiboak eta zerbitzu osagarriakAdministrazioa
OAdministrazio publikoa eta defentsa; nahitaezko gizarte segurantzaAdministrazioa
pHezkuntzaHezkuntza eta osasuna
QOsasun jarduerak eta gizarte zerbitzuakHezkuntza eta osasuna
RArte, aisialdi eta jolas jarduerakArtistikoak eta beste zerbitzu batzuk
SBestelako zerbitzuakArtistikoak eta beste zerbitzu batzuk
TEtxeetako jarduerak etxeko langileen enplegatzaile edo norberak erabiltzeko ondasunen eta zerbitzuen ekoizle gisaArtistikoak eta beste zerbitzu batzuk
ULurraldez gaindiko erakunde eta organismoen jarduerakArtistikoak eta beste zerbitzu batzuk

Azkenik, kontratu mota mugagabeak eta aldi baterako kontratu motak sailkatzen dira.Mugagabeek mugagabeak eta aldizkako finkoak hartzen dituzte eta gainerakoak aldi baterakoen kategorian sailkatzen dira.

Maparen fitxan, nabarmendutako lanbideak eta jarduerak soilik aurkezten dira, sortutako enplegu gehien hartzen dutenak._Kontratuen bilakaera_ atalean, aldiz, kategoria guztien informazioa aurkezten da.

Langabeen tipologiaren informazioa eta sinatutako kontratuena alderatuz, merkatuko eskaintza eta eskaeraren doitze edo desdoitze maila zein den jakin daiteke.Hau da, gehien edo gutxien kontratatzen diren kolektiboak identifika daitezke eta langabeen kolektiboarekin alderatu.Horri esker, politika publikoak laneratzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboetara bideratu daitezke.

Langabeziaren/kontratuen bilakaera

Atal honetan, datuen bilakaera erakusten da aukeratutako arlo geografikoan."Mapa" fitxan aurkeztutako aldagai guztien hileroko informazioa aurkezten da.Ezkerreko zutabean, intereseko arlo geografikoa aukera dezakegu eta zer aldagairen bilakaeraren berri izan nahi dugun.Datuak zuzen interpretatzeko, urtetik urterako bilakaera (esteka glosariora) begiratzea komeni da, urtarokotasunak (esteka glosariora) eragindako aldagaiak saihesteko. Bilakaera grafikoetan informazio osoa guztientzat edo emakume eta gizonentzat bereizita aurkezten da.

Ardatz horizontalean, zer aldiren bilakaera ikusi nahi den aukera daiteke.

Nola erabiltzen da tresna?

Bideoa

Zer esan nahi dute termino hauek?

Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionala(JESN):Ekoizpen unitateak jardueraren arabera sailkatzea eta multzokatzea ahalbidetzen du.Indarrean dagoen azken sailkapena erabiltzen da: JESN-2009. Lanbideen Sailkapen Nazionala(LSN):Lanbideari buruzko datuak antolatzeko eta gehitzeko sistema.

Urtetik urterako alderaketa:aldi bateko, eta kasu honetan, hilabete bateko, datuen eta aurreko urteko hilabete bereko datuen alderaketa da.Adibidez, 2018ko iraileko datuak eta 2017ko irailekoak alderatzea, 2018ko abuztukoekin alderatu ordez. Horri esker, joeraren interpretazio egokiagoa egin daiteke aurreko hilabeteko alderaketarekin eginikoa baino.Urtetik urterako alderaketak aukera ematen du datuen urtarokotasunaren ondoriozko interpretazio okerrak saihesteko.

Urtarokotasuna:Aipatzen duten urtearen uneak eragindakoak izan daitezkeen datuen aldaketak, eta ez lan merkatuaren bilakaerak eragindakoak.Urtarokotasunaz hitz egiten da maiz aldi jakinetako kontratazioei buruz hitz egiteko, hala nola udakoei edo Eguberrietakoei buruz.Datuak urtetik urtera alderatzea komeni da beti , urtarokotasunak eragindako interpretazio okerrak saihesteko. Landuna:Ordainsari baten truke lan egiten duen pertsona.Landunak soldatapekoen edo autonomoen artean sailkatzen dira.

Kontribuziozko prestazioak: Langabeziagatiko prestazioak dira, "langabezia kobratzea" gisa ezagutuak.

Prestazio asistentzialak: Landunek kontribuziozko prestazioak ez diren beste prestazio batzuk jasotzeari dagokio.Askotarikoak izan daitezke eta, batik bat, langabeen ezaugarri pertsonalen eta familiaren ezaugarrien araberakoak dira.Kategoria horretan sartzen da, besteak beste, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE).

Zer da ISEAK Fundazioa?

ISEAK Fundazioa (Initiative for Socio-Economic Analysis and Knowledge) da Bizkaiker - Bizkaiko Lanaren Demografiaren Maparen erakunde arduraduna.

Bilbon dago, gizarte zientzien arloko diziplina anitzeko ekimen bat da, eta erabakiak hartzea hobetzen eta eztabaida publikoa aberasten laguntzeko helburua du.Gure espezialitateko arloak dira, besteak beste, honako hauek: lan merkatua, pobrezia eta desberdintasuna, hezkuntza, hiri politika edo genero desberdintasuna.

Gehiago jakiteko, sartu hemen: www.iseak.eu

Kontaktua
Oraindik ere Bizkaiker - Bizkaiko Lanaren Demografiaren Mapari buruzko zalantzarik baduzu, mezu bat idatz dezakezu helbide honetara: info@iseak.eu